Txerrifesta egingo dute Tolosako Larramendi auzoan bihar. 11:30ean ume jolasak egingo dituzte, 13:00etan, Toka Txapelketa eta 14:30ean txerri bazkaria. Arratsaldean, karaokearen txanda izango da, 17:00etan. Ordu berean, Mus Txapelketari ekingo diote, eta 20:00etan Meza Santua egingo dute. Bazkarirako txartelak Plan B eta Amets tabernetan daude; helduentzat 16 eurotan, eta umeentzat 6 eurotan.