Tolosako Udalak azken urteetan udako gau giro ederrak kultur ekitaldiz betetzen ditu. Honela, bihartik hasi eta udako zenbait gauetan, dantza, musika edota zinemaz gozatzeko aukera izango da. Hasteko, gaur, Leidor zinema aretoan dantza, musika eta antzerkia uztartuko dituen emanaldia izango da. Musika Bandak kontzertua eskainiko du edota Manent taldeak herritarren aurrean aurkeztuko du disko berria. Bestetik, Larramendi edo Amarotz auzoetan aire libreko zinema ikusi ahal izango da, eta lehena Las Nieves del Kilimanjaro filma izango da, Amarotz auzoan.
Gau Giro 2013
Uztailak 12, ostirala
22:30. Oinkari dantza taldea eta Hika Teatrok Itsasoaren emazteak ikuskizuna estreinatuko dute, Leidor aretoan.
Uztailak 19, ostirala
22:30. Tolosako Musika Bandaren kontzertua izango da, dantzarako piezak. Lopez Mendizabal plazan, 22:30ean izango da.
Uztailak 20, larunbata
22:30. Argentinako Euskal Etxea eta Udaberri dantza taldearen emanaldia izango da, 12:00etan, Plaza Zaharrean.
Uztailak 24, asteazkena
22:30. Manent talde tolosarrak Katu beltza disko berria aurkeztuko du, Plaza Berrian.
Abuztuak 7, asteazkena
20:00. Donostiako Musika Hamabostaldiaren barruan, Hector Manuel Salcedo organo jolearen kontzertua izango da, Santa Maria elizan.
Abuztuak 8 eta ...
Zinea aire librean. Amarotz eta Larramendi auzoetan zinea aire librean eskainiko dute. Lehen filma, abuztuaren 8an, ostegunean, izango da Amarotzen.
Abuztuak 30, ostirala
22:30. Barrua Truk soul-funk musika entzuteko aukera izango da, Plaza Berrian.