Kantu jirako entsegua, gaur iluntzean

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko uztailaren 11

Uztailaren 24an izango da hurrengo entsegua, uztailaren 27an izango den kantu jira prestatzeko

Hilabeteroko azken larunbatean kantu jira egiten dute Tolosan, eta uztaileko hitzordua hilaren 27an izango da.

Kantu jira prestatzeko lehen entsegua gaur bertan izango da, 20:00etan Antonio Maria Labaien kultur etxeko areto nagusian. Bigarren saioa, berriz, uztailaren 24an egingo dute, leku eta ordu berean.

Uztaileko kantu jiran Tolosako txistulari beteranoak ere izango dira, eta entseguetan kalean abestu beharreko piezak landuko dituzte. Antolatzaileek gogora ekarri nahi dute entseguak irekiak direla.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!