Tolosa&Co-ko Visa txartelaren maiatza eta ekaina bitarteko sustapenaren zozketa egin dute. 1.000 euroko erosketarako txekeak Sorkunde Naberanek ( Lirain Lurrindegian) eta Mª Isabel Ibargurenek (Aneka Estetikan) jaso dituzte.
500 euroko erosketarako txekeak Alicia Muruak (Miren Harategian) eta Olvido Gonzalezek (Zain-Berri belardendan) jaso dituzte. 250 euroko erosketarako txekeak Maite Arrizibitak (Amets Jostailu-dendan) eta Maria Victoria Gorostidik (La Vasconian) jaso dituzte. Irudian, sariak jaso dituztenak eta Visa txartela erabiliz ordainketa egin zu- ten dendetako ordezkariak. Aurki, sanjoanetako promozioaren saridunen berri emango dute