Futbolean, Elkartasun txapelketa izango da asteburuan. Bihar, 10:00etatik 14:00etara, Tolosa-Venta de Baños norgehiagokak izango dira, alebinen mailan. Igandean, berriz, finalak izango dira Tolosa eta Venta de Bañosen artean, Usabal kiroldegian, 15:00etatik 19:00etara bitarte.