Tortura sistematikaren disko aurkezpena

Ataria 2013ko ekainaren 28a

Tortura sistemtika taldeak diskoa aurkeztuko du, bihar, Tolosako San Esteban auzoan. Todos Somos Culpables: Live & Demo Collection 84-85 du izenburutzat, izan ere, 1984 eta 1985 urteetan aritu zen taldea; grabaketak disko batean bildu ditu Truco Esparrago zigiluak. Aurkezpena 19:00etan izango da, eta ondoren Belarmiñak taldearen emanaldia ere izango da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!