Mozorroen eguna izango da larunbatean

Ataria 2013ko ekainaren 27a

Bazkaria Zerkausian egingo dute, eta edaria izango da han; janaria norberak eraman beharko du

Inauterietan eguraldi txarra egin izanak sortu zien, Tolosako hainbat gazteri, ekainean mozorro egun bat antolatzeko ideia. Burutazio hutsetik aurrera atera da egitasmoa, eta larunbat honetan inauteri giroa berreskuratzeko mozorro eguna izango da Tolosan.

12:00etan jarri dute hitzordua, Trianguloan, eta triki-kalejira egingo dute Alde Zaharrean barrena. Bazkaria 15:00etan izango da, Zerkausian, eta norberak eraman beharko du janaria; kupelak jarriko dituzte, ordea, eta edalontzia bertan erosi beharko da.

Bazkalostean, berriz, argazkia aterako dute eta mozorro hoberenari saria banatuko diote bertaratuek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!