Tolosaldea IKTk Kirolzer-ekin igeriketa eskaintza berria antolatu du uda honetarako. Helduei begira, triatloi eta igeriketa probetan parte hartzeko nahiz estiloa hobetzeko saioak izango dira, bi hamabostaldi eta bi ordutegitan; 08:00etatik 09:00etara eta 19:00etatik 20:00etara. Gaztetxoentzat Jolas Blai antolatu dute, 11:00etatik 13:00era, bi hamabostalditan. Izena kiroldegiko harreran nahiz 667 63 17 42 telefonoan eman daiteke.