Gutuna: "Parte hartu zuten guztiei, eskerrak"

Ataria 2013ko ekainaren 26a

Dakizuen bezela, pasa den Ekainaren 15ean TOPAk kontzertu bat antolatu zuen Tolosako Plaza Berrian. Koordinakundearen aldetik oso balorazio positiboa egiten dugu eta oraingo honetan zuengana zuzentzen gara eskerrak emateko.

Bertan parte hartu zenuten guztiei , antolatzen lagundu zenigutenei, Plaza Berrira gerturatu zinetenei eta zuen laguntza eman zeniguten guztiei: Mila esker! Kontzertu hau antolatzeko izan ditugun gastuak ordaintzeko adinako diru laguntza jaso baikenuen eta batez ere Tolosaldearentzako Osasun Publiko eta Unibertsalaren aldeko borrokan jarraitzeko babesa berriz ere erakutsi baituzue.

Bide luzea izango dugu oraindik osasungintzaren pribatizazioaren kontrako borroka honetan eta hadi egon antolatuko ditugun ekimen berrietara.

Tolosaldearentzat Osasun Publiko baten alde! Espezialitateetako anbulatorio oso baten alde! Denok batera lortuko dugu!

Tolosaldea Osasun Publikoaren Aldeko koordinakundea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!