Juan Garmendia Larrañagak Paseo etnohistórico por la villa de Tolosa y sus alrededores izeneko liburua aurkeztu du. 87 urterekin, idazle tolosarrak XVII, XVIII eta XIX. mendeetan Tolosaldeko bizitza eta ohiturak bildu ditu. Tolosako Udaletxeko pleno aretoa jendez bete zen aurkezpen ekitaldian, eta berarekin batera, Ibai Iriarte alkatea, Iñaki Dorronsoro Eusko Ikaskuntzako lehendakaria, eta Joxe Mari Iturralde eta Ander Letamendia idazleak izan ziren.