Comenius Regio proiektuaren itxiera ekitaldia

Ataria 2013ko ekainaren 20a

Tolosa eta Galeseko Cardiff hiriaren arteko Comenius Regio proiektuaren azken ekitaldia egin berri dute. Bi  urtetako proiektua izan da, eta egitasmoan hizkuntza gutxituen irakaskuntza eta ikaskuntza landu dituzte, eremu eleanitz batean, eta informazio eta komunikazio teknologiei arreta berezia eskainiz. Proiektuan, batetik, Tolosako Orixe institutuak eta Laskorain Ikastolak, Tolosako Udalak eta  Berritzeguneak parte hartu dute. Bestetik, Cardiff-eko bertako ikastetxe batek eta hizkuntzen trataerako CILT erakundeak parte hartu dute. Parte hartzaileak Topic zentroan elkartu ziren (irudian) eta egitasmoak izan duen ibilbidearen berri eman zuten. Behin proiektua bukatuta, orain ikastetxeek erabakiko dute euren arteko harremana nola garatuko den.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!