Argazkilaritza ikastaroa martxan irailetik aurrera

Ataria 2013ko ekainaren 19a

Argazkilaritza dokumentala ikastaroa antolatu du Targazki Tolosaldeko argazkilarien elkarteak. 21 orduko iraupena izango du, eta larunbatetan, 16:30etik 19:30era emango du, Jesus Mari Arruabarrena UEUko irakasleak. Irailaren 7an hasiko da, hamabostean behin izango da, eta abenduaren 14ra arte iraungo du.

Tolosako kultur etxean emango dute, eta 12 ikasletik 15era bitarteko lekua izango da. targazki@gmail.com helbidean eman behar da izena hilaren 28a baino lehen. Matrikula 150 euro ordaindu behar da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!