Txakurren jabeei hiria garbi mantentzeko eskatu die Tolosako Udalak

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko ekainaren 19a

Azkenaldian hainbat herritarren kexak jaso ditu udalak, eta araua betetzen ez dutenei isuna jarriko diete

Tolosako Udalak animaliak dituzten jabeei oharra helarazi nahi izan die, honen inguruko udal arautegia betetzen ez dutenek isuna jasoko dutela azalduz.

Azkenaldian herritarren aldetik hainbat kexa jaso ditu udalak, eta kezkatuta daude, herriko berdegune, kale, nahiz parke asko txakurren kaka eta pixez zikinduta agertzen direlako. Horrela, beraz, jabeei hiria garbi mantentzea eskatu die udalak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!