Errezeta elektronikoak erabilgarri daude jada, Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko ekainaren 19a

Aurrerantzean osasun txartela erakutsi beharko da botikan; «seguruagoa eta eraginkorragoa» da

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, Tolosako herritarrek erabil dezakete dagoeneko errezeta elektronikoen sistema beren botikak erosterako orduan. Errezeta elektronikoen sistema norbere botikak eskuratzeko modu berria da, eta arduradunek diotenez, «seguruagoa eta eraginkorragoa da». Aipatzekoa da, gainera, laster desagertu egingo direla orain arte erabili izan diren paperezko errezetak; botikara joatean, beraz, osasun txartela erakutsi beharko da beti, behar diren medikamenduak jaso ahal izateko.

Osasun sailak, besteak beste, errezeta elektronikoari esker mediku eta farmazialariak errazago koordinatuko direla azpimarratu du, eta honez gain, gaixo kroniko eta akutuak, asistentzia maila guztietan, medikamentuak agintzeko prozesuan integratu ahal izango dira. Arriskuak gutxitzeko eta terapia beteko dutela bermatzeko balioko du honek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!