Inauteriekin nahikoa izan ez zuenak, bigarren aukera izango du

Ataria 2013ko ekainaren 18a

Inauterietan eguraldi txarra protagonista izan zen. Tolosan inauterien errepikapena egin behar zela zabaldu zen ondoren, sare sozialetan, erdi brometan. Zurrumurrua gorpuztuz joan da, eta ekainaren 29an, larunbatean, Mozorro Festa antolatu dute hainbat tolosarrek. Eguneko deialdia egiteko, bideoa grabatu dute, Harlem Shake formatuan.

Bideoa tolosaldea.hitza.info webgunean dago ikusgai. Zezen plaza huts batean, mozorroturik dagoen herritar bat ikusten da dantzan, eta honi, beste hainbat elkartzen zaizkio ondoren. Azkenik, mozorrista guztiei dei egin diete, ekainaren 29ko Mozorro Egunera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!