Tolosako Hodeiertz abesbatzak 30 urte bete ditu, eta gaur eskainiko duten kontzertua ospakizunik nabarmenetakoa izango da. Ordiziako Oroith abesbatzarekin batera, Santa Klaran izango da emanaldia, 20:00etatik aurrera. Monteverdiren Sestina, Zefiro torna eta Cantate domino interpretatuko dituzte, alde batetik, eta Rutter-en Requiem, bestetik.