PSE-EEk udal eraikinen erabilera arautzea eskatu du Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko ekainaren 14a

Laskorain ikastolaren ikasturte amaierako festan, kiroldegiaren erabilera «kezkagarria» izan dela diote

Tolosako PSE-EEk «kezka» azaldu du, udal eraikinak uzteko moduari dagokionez: «Udal gobernua kontrolik gabe aritu zen, Laskorain ikastolako jairako Usabal kiroldegia uzterakoan».

Batetik, Ibai Iriarte alkatearen jarrera salatu dute, «dekretu bidez gobernatzeko duen gogoagatik». Beren arabera, Laskoraingo jaiaren bezperan, alkateak dekretu bidez utzi zion Usabal ikastolari, «eta kiroldegiko erabiltzaileei jakinarazi gabe egin zuen guztia».

Horrela, beraz, eta «jai horretan jende kopuruaren eta segurtasunaren kontrolik izan ez zenez», PSE-EEk udal eraikinen uztea arautzea eskatu du, «hauek alkatearen nahierara erabil ez daitezen».

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!