Igandean inauguratuko dute, ofizialki, Inpernu kaleko batzoki berria

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko ekainaren 14a

Eguerdian ekitaldi politikoa egingo dute Zerkausian, Joseba Egibar eta Mari Eugenia Arrizabalagaren eskutik

Badira jada hilabete batzuk, Tolosako EAJko kideak batzoki berrira joan zirenez geroztik. Inaugurazio ofiziala, ordea, igande honetan ospatuko dute, egun osoko egitarauarekin.

Zerkausian hasiko dute eguna jeltzale tolosarrek, 12:00etan, eta ekitaldi politikoa izango da bertan; Maria Eugenia Arrizabalaga eta Joseba Egibar GBBko lehendakaria ariko dira, bertan, hizlari lanetan.

Jarraian poteoa egingo dute herrian barrena, 14:00etan bazkaltzera joateko. Bazkal aurretik, ordea, irekiera ofiziala burutuko dute, ikurrina igoz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!