Autodefentsa feminista tailerra ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko ekainaren 12a

Jabekuntza eskolako egitarauaren barruan, autodefentsa feminista tailerra izango da etzi, kultur etxean. 16:00etatik 19:30era bitarte ariko dira, eta Tolosaldeko Bilgune Feministako Maria Garcia eta Eider Olazar Elduaien izango dira gidariak. Defentsa fisikoaz haratago doan filosofia ezagutu nahi duenari, izena aurrez ematea eskatu diote antolatzaileek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!