Tolosako Eduardo Mokoroa musika eskolan hurrengo ikasturtean ikasi nahi dutenek, bihartik aurrera izena emateko aukera izango dute, eta lekuak bete arte zabalik izango dira zerrendak. Astelehenetik ostiralera bulegoa zabalik izango da, 10:00etatik 13:30era, eta informazio gehiagorako 943 65 15 93ra dei daiteke.