Sorturen batzarra eta Miarritzerako autobusa

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko ekainaren 11

Tolosako Sortuk batzarra egingo du, gaur, pleno aretoan, 19:30ean. Foro Sozialean atera ziren 12 gomendioen eztabaida egingo dute, batetik. Bestalde, Herria dugu arnas ekimena ere hizpide izango da, larunbatean Miarritzen izango den ekitaldi nazionalari begira; aipatzekoa da, autobusak antolatu dituztela, eta 09:00etan irtengo direla. Azkenik, eskualdeko iheslariei egindako dokumentala proiektatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!