Goio Jimenez Goito euskal presoa aske geratuko da datozen orduetan. Abokatuak familiari jakinarazi dioenez, 30.000 euroko bermea ordaindu ostean utziko dute aske preso tolosarra.
Espainiako Auzitegi Nazionalak 2008an dei egin zion Jimenezi, EHAK alderdiaren aurkako auzian zerikusia zuelakoan. Tolosarrak uko egin zion epaitegira joateari, euroaginduen aurkako jarrera erakustearren. Salaketa honekin bat egin zuten beste hainbat euskal herritarrek, eta prentsaurrekoan agertu ziren. Espainiako Auzitegi Nazionaletik Jimenezen aurkako euroagindua igorri zuten, eta 2009ko ekainean atxilotu zuten. Urtebete espetxean egin ondoren, aske geratu zen.
2011ko martxoan berriro atxilotu zuten Baionan. Bere aurkako euroagindu eskaria zegoela jakinarazi ostean, Tolosako Seysses espetxean kartzelaratua izan zen, ondoren Espainaratua izateko. Egun, Navalcarneroko espetxean zegoen.