DYAk bigarren urtez ospatuko du, bihar, Bihotz-biriken suspertze eguna, Zure eskuek bizitza bat salba dezakete lelopean. Sentsibilizazio kanpaina honen barruan, suspertzearen oinarrizko pausoak irakasteko postuak jarriko dituzte Gipuzkoako hainbat herritan, herritarrek ikas ditzaten, doan. Tolosan, 17:00etatik 20:00etara izango dira, bihar, Trianguloan plazan.