Metalgintzako greban langileen erantzuna «izugarria» izan da

Ataria 2013ko maiatzaren 28a

Metalgintzako sektoreko langileek greba egin dute Gipuzkoako hitzarmena defendatuz Adegi patronalaren aurrean.

Mari Mujika metalgintzako LABeko Tolosaldeko arduradunak azaldu duenez, langileen erantzuna «izugarria» izan da: «Gipuzkoan grebarekin bat egin dutenak %85 izan dira, eta Goierrin, Tolosaldean eta Urola Kostan izan da ehuneko nagusiena». Mujikak gaineratu duenez, hitzarmena berritzeko negoziazioa «blokeatuta» dago eta Adegiren jarrera «oso itxia» da. Ostiralean emandako erantzunaren aurrean, Adegik «bere jarrera birplanteatu» egin beharko duela eta langileei entzun beharko diela azaldu du.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!