Stop Kaleratzeak taldeak Kutxen IRPHa desagertzea eskatuko du

Ataria 2013ko maiatzaren 28a

Tolosako Stop Kaleratzeak taldeak mozio bat aurkeztuko du gaur Tolosako udaletxean egingo duten ohiko batzarrean. Bertan hipoteka maileguen interesak zehazten dituen indizeetako bat, hau da, Kutxen IRPHa behin betiko desagertu dadila eskatzen dute.

Stop Kaleratzeak taldetik diotenez, indize hori desagertuz gero, milaka familien ekonomian arintze garrantzitsua emango litzateke, hileko 300 eurotik 400 eurora bitarteko aurreztea ekarriko bailuke, batez beste.

Bada, Tolosako Udalak euren eskariarekin bat egin dezan eskatzen dute, eta Espainiako Ekonomia Ministeriora haren jarrera salatzen duen gutuna bidaltzea.

Bestalde, Tolosako Stop Kaleratzeak taldetik herritar guztiei egin diete deia gaur, 19:30ean izango den plenora ager daitezen, milaka euskaldunei eragiten dien afera baita, eta asko ez dira jakitun, gainera.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!