Hasi du bidea Musikaria Astea egitasmoak

Ataria 2013ko maiatzaren 28a

Tolosako Eduardo Mokoroa musika eskolak antolatzen duen Musikaria Astea egitasmoa abian da jada. Aste guztian zehar emanaldiak izango dira. Hain justu, atzo izan zen lehenengo saioa, Igor Arostegi perkusio jolearekin. Gaurkoa, piano jotzaileen txanda izango da. Xabat Urkola eta Julen Cestero ariko dira, 19:00etan, musika eskolan bertan.

Bihar, asteazkena, Hernasax saxofoi taldearen emanaldia entzuteko aukera izango da. Saioa 19:30ean hasiko da. Ordu berdinean, eta ostiralean, hilak 31, musika eskolako akordeoi taldeak emango du kontzertua. Bi hauek ere musika eskolan izango dira.

Musikaria Asteari amaiera Tolosako Musika Bandak emango dio, larunbatean, ekainaren 1ean. Zerkausian izango da kontzertua eta 19:00etan hasiko da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!