Tolosa CF taldeko infantil mailako nesken futbol taldeak Gipuzkoako Txapelketa irabazi berri du, asteburuan jokatutako bi partidak irabazi eta gero.
Gipuzkoako finalerdietako partida Añorga B taldeari 3-2ko emaitzarekin irabazi zioten. Eta finalean, Añorga A taldearen kontra eskuratu zuten txapela, 1-0 emaitzarekin.
Asteburuan, Durangon jokatuko den Euskadiko Txapelketan lehiatuko dira. Larunbatean, Arabako Lakua taldearen aurka jokatu beharko dute, eta igandean, berriz, Bizkaiko Pauldarren aurka. Partidak 11:30ean hasiko dituzte.