Astelehenean hasiko da XIX. Musikaria

Ataria 2013ko maiatzaren 24a

Tolosako Eduardo Mokoroa udal musika eskolak XIX. Musikaria musika astea antolatu du, datorren asterako. Lehenengo emanaldia astelehenean, hilak 27, izango da, eta Igor Arostegi perkusio jolea ariko da. Asteartean, hilak 28, izango da bigarrena, Xabat Urkola eta Julen Cestero piano joleekin. Bi saioak 19:00etan izango dira, udal musika eskoren aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!