PSE-EE alderdiak Topic babestea eskatu dio Gipuzkoako Foru Aldundiari

Ataria 2013ko maiatzaren 23a

Topic-entzat instituzioen errekonozimendua eskatu du PSE-EE alderdiak, Gipuzkoako Batzar Orokorrena eta Foru Aldundiarena, batez ere: «Gure kultura kolpatuak instituzioen errekonozimendua eta mimoak behar ditu».

Tolosako Topic-ek egiten duen lana azpimarratu dute PSE-EEko kideek:  «Krisi garaian izugarrizko esfortzua egiten ari dira zentroko zuzendaritza eta langileak. Maila goreneko ohorezko errekonozimendua egin behar zaiela uste dugu». PSE-EEtik iragan astean Topic-ek Hezkuntza eta museoen Nazioarteko Sari Iberoamerikarra jaso zuela gogoratu dute, eta estatu mailan nahiz Europan, Topic erreferente nagusienetakoa dela esan dute, «jaso dituen sariek erakusten duten bezala». Guzti horregatik, azken lau urtetan egin duten lana zoriontzekoa dela gaineratu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!