Tolosa Kantarik bosgarren urtemuga ospatuko du

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko maiatzaren 22a

Ekaineko azken larunbatean bost urte egingo ditu Tolosa Kantarik. Hori dela eta, ekainaren 29an kantu bazkaria antolatu dute Tolosako San Jose ikastetxeko patioan, 14:30ean.

Bazkaria norberak eraman beharko du eta antolatzaileek mahaiak eta edariak prestatuko dituzte. Gastu hauetarako, bazkari txartelak Xirimiri eta Babes tabernetan jarri dituzte salgai, 7 eurotan. Haur eta gaztetxoek ez dute ordaindu beharko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!