Gaixoen zaintzaile eta senideentzat ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko maiatzaren 22a

Buru gaixotasunei buruz ikasi, eta familia barruko bizikidetza hobetzeko ikastaroa eskainiko du Agifesek Tolosan. Lehen saioa bihar izango da, eta besteak ekainaren 6an eta 20an izango dira, 18:30etik 20:30era bitarte. Ikastaroko parte hartzea doakoa izango da, eta interesa dutenek Agifesen egoitzan, edo 943 47 43 37 telefonoan eman beharko dute izena.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!