Bisiguaren festako txartelak eskuragarri

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko maiatzaren 17a

Txinparta elkarteak bisiguaren festa antolatuko du aurten ere, maiatzaren 31n, ekainaren1ean eta 2an. Orioko Katxina, Xixario eta Jose Mari jatetxeetako parrileroek prestatutako bisigua dastatzeko aukera izango da, bestelako jakien artean: antxoak gatzetan, tomate entsalada hegaluzearekin, zainzuriak, Bixigoxo postrea, edariak eta kafea. 45 euroko prezioa izango dute bazkari eta afariek. Erreserbak Tolosaldea Tour-en egin behar dira: 943 697 413  edo tour@tolosaldea.net posta elektronikoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!