Tolosan euskara ikasteko dauden aukeren eta diru-laguntzen berri emateko Euskararen Mahaiak antolatutako ate irekien lehen eguna egin zen herenegun Aitzol Udal Euskaltegian. Bertaratutakoei arabieraz eman zitzaizkien azalpenak. Gaur, berriz, 18:30ean, ate irekien bigarren eguna egingo da eta informazioa gazteleraz eskainiko da.