Tolosako Udalaren Kultura saileko 2013ko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu dute, ekainaren 10era bitarte.
Eskaera aurkezterakoan, irizpideak eta diru laguntza kopurua baldintzatuko duten zenbait gauza hartuko dira kontutan:
Adibidez, elkartearen sendotasuna eta herrian duen pisuak hamar puntu balioko ditu. Atal teknikoen, barne antolakuntzakoen eta administratiboen kalitateak, berriz, 20 puntu. Elkartearen urteko egitasmoan kultura bultzatzeko egindako lana eta Tolosako Udalarekiko elkarlana, 40 punturekin baloratuko da. Emakume eta gizonen arteko berdintasuna bultzatzeko aurreikusitako neurriak betetzeak, beste hamar puntu balioko ditu. Euskararen eta elkarteen elkarlanaren sustapenak ere sarituko dira, bakoitzak hamarna punturekin .
Atal bakoitzean elkarte bakoitzak egiten duena ahalik eta gehien zehaztea komeni da, balorazioa egiteko garaian lana asko errazten baitu.
Oinarri guztiak eta eskaera orriak, Udate zerbitzuan (Udaletxeko sarreran) eta www.tolosakoudala.net/dirulaguntzak atalean daude eskuragarri. Informazio gehiagorako, kultura@tolosakoudala.net helbidera idatzi, edo 943670383 telefonora deitu daiteke.