Azkenean. EH-Bilduk, EAJ eta PSE hondakinen gaian adostasunak heltzera deitu du. Duela urte bat egin zezakeen, Tolosako Udala, Bilduren agindupeko beste 33 udalekin batera, alde bakarreko erabakia hartu zutenen zerrenda osatuz, prentsa aurrean Atez atekoa inposatuko zutela, adierazi baino lehen. Bidai hau aurreztuko genukeen, non itxuraz, hala dirudi hainbat herritan behintzat, EHBilduk itzulerako bideari ekin dion.
Tolosako EHBilduk idatzi duen gutuna aldiz, ez da tolosar gehiengoaren borondatea errespetatu nahi duenaren baitan kokatu daitekeen ekintza bakana. Hondakinei buruz koalizioaren barnean gertatzen ari den eztabaida «egoera» berrian koka daiteke. Nahiago dute oposizioko alderdien aurrean limurtzaile, bateratzaile agertu, akordio-zaletasunaren aldarria beraiek egiten dutela adieraziz, ziaboga hau, goitik agindu zaienean, ezker abertzalearen goi-karguak, gizartearen aurrean jarrera aldaketa nabaria eman dutela saldu nahi dute eta honek egiten dien kalteaz ohartu direnean hain zuzen.
Plataformak eskatzen duen herri galdeketaren izu dira. Ezin dute Legazpin, gehiengoa 5. edukiontziaren alde agertu zen, bezalako beste porrot bat jasan eta orain, hondakinen gaiari dagokionez izan duten kudeaketa eza herri galdeketa baten aurrean jartzea ekidingo duen zerbait adostu nahi dute oposizioarekin. Beraiek izan dira egoera honen sortzaileak, eta toreatzaile moduan, hitzokin jarraituz, besteok, banderilleroaren eta pikatzailearen lanak egitea nahi dute; zezena, Tolosako herria, indargabetzeko eta isatsa eta bi belarriak eskuan, ate handitik ateratzeko.
Berriro beldurra sartu nahian dabiltza. Harrobiak hondakinez betetzea da beraien irtenbidea. Zabortegiak, azken finean. Europak zabortegiak ixtearen alde egin duela dakitenean. Harridura sortzen du aipatu ere ez egitea Euskal Herriko unibertsitateak errauste plantaren aurka egiteko egin duen informea, 13.000 euroko kostua izan duen informea. Carlos III.ak egindakora itzuli dira, Jaime I Unibertsitateak egina ere ahaztuz,… eta ingurumen arloetan Europako hiriburu eta hiri aurreratuenetan dauden 422 errauste plantak hondakinen kudeaketaren itxiera sistemarik onena direla bermatzen dute. Hori da etorkizuna. Gehien birziklatzen duten herrialdeak, gehien errrausten… eta gutxien isurtzen.
Pasa den urtean, honi buruz, Alduntzin Ingurugiro Ahaldun ohiak, honela esan zuen hitzez hitz «errauste planta berez ez da txarra, baina helburu nagusia oztopatzen du, birziklapena» eta errauste plantari buruz, «inoiz ez ninduzun toxikoa dela esaten entzungo».
Berriki, Europako Ingurugiro Komisarioak, Janez Potocnikek, esan du, «errauste planta hondakinen trataera aukera eraginkorra izan daiteke», galdera da; Nola kudeatu gero birziklagarriak ez diren hondakinak eta birziklapen prozeduran sortzen diren hondakinak? Gaur egun Europar Batasunean diharduten errauste plantek lege baldintza zorrotzak bete behar dituzte; dauden teknika hoberenetan oinarritutako isurketa baloreen mugak barneratzen dituzten baimenak dituzte funtzionatu ahal izateko. Hitzak soberan.
J. Bastarrika eta B. Tolosa. EAJ