Lehiberriren inguruko hitzaldia gaur, udaletxean

Ataria 2013ko maiatzaren 16a

Lehiberri lehiakortasunerako eta berrikuntzarako zentroa zer den ezagutzeko aukera izango dute gaur berastegiarrek, hitzaldia antolatu baitute ekimenaz informatzeko. Udaletxean izango da, 19:00etan, eta Jose Luis Urdangarin Tolosaldea Garatzeneko lehendakaria eta Aritz Mujika herriko alkatea izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!