Istripuen ekiditea eta lehen sorospen ikastaroa Tolosan

Ataria 2013ko maiatzaren 8a

Istripuen ekiditea eta lehen sorospenak haurtzaroan ikastaroa eskainiko du DYAk, Tolosan. Iraupena astebetekoa izango da: astelehenean hasi eta ostiralean amaituko da. 10:00etatik 12:00etara bitartean emango dira klaseak kultur etxean. Erorketa, eztarriko trabamendu, erredura edo intoxikazioei aurre egiteko oinarrizko ezagutzak irakatsiko dira, modu teorian, nahiz praktikoan. Matrikularen balioa, 50 eurokoa da, eskuliburua barne. Izen ematea zabalik da, 943464622 telefono zenbakira deituz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!