Aitzina batean Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatzen zituen Fiestas Euskaras izeneko jaiak, duela 100 urte Tolosan ospatu zirela aitzakiatzat hartuta, euskara eta euskal kulturaren inguruko egitasmo berri bat egiteko ideia sortu da. Esparru guztietako ekitaldiak antolatu nahi dira, hala nola, musika, artea, dantza, poesia, hitzaldiak, mendia, kirola, erakusketak... Hori dela eta, herriko kultur-eragile guztiei deialdia egiten diete irailean burutuko den ekitaldi horri begira proposamenak botatzeko. Batzarra ostiralean egingo da, 19:00etan Tolosako kultur etxean.