Asteburuan, espeleologia irteera egingo du Oargik

Ataria 2013ko maiatzaren 8a

Tolosako Oargi Mendi Elkarteak espeleologia irteera antolatu du astebururako. Ostiralean irten eta igandean itzuliko dira eta bitarte horretan, Ramales de la Victoria herriko aterpetxe batean egingo dute lo. Bidaiaren prezioa, 41 eurokoa da. Joan ahal izateko, derrigorrezkoa da rapelatzen jakin eta leku estuei beldurrik ez izatea. Izena emateko, 688698642 telefonora deitu edo info@oargi.org helbidera idatzi beharko da, eta 20 euro aurreratu beharko dira kontu korronte honetan: 3035 0028 11 0281141038.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!