Lehiberrik sarean saltzen ikasteko aukera emango du

Ataria 2013ko maiatzaren 7a

Saltokiak egungo bezeroen ohitura berrietara egokitze aldera, eta komertzioak sustatu eta jakitera emateko modu ezberdinak ezagutzeko helburuarekin, merkatariei zuzendutako jardunaldi berezia antolatu du Tolosaldea Garatzenek datorren ostegunerako.

Bertan, egoera berri horretara moldatzeko web orrialde bat sortu eta on line zerbitzua eskaintzeaz hitz egingo da, baita horrek eman ditzakeen onura eta zailtasunen inguruan ere. Horretarako, Tolosako Super-Eko supermerkatuaren esperientzia hartuko dute oinarri moduan.

Hauek euren web orrialdea kudeatzen dute, eta supermerkatuko produktu guztiak saretik erosteko aukera eskaintzen dute, dendara gerturatu beharrik izan gabe. Neofis enpresak sortu zuen tresna hori, eta bertako adituak ere izango dira jardunaldian, gauzak nola egin azaltzeko.

Hitzordua ostegunean, hilak 9, izango da, Tolosaldea Garatzeneko Auditorioan, Lehiberri zentroan, 15:00etatik 16:00etara.

Izena emateko hiru modu daude: aduriz@tolosaldea.net helbide elektronikora idaztea;  943654501 (5 luzapena) telefonora deitzea; edo www.tolosaldeagaratzen.net webguneko formularioa betetzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!