Espainiako erreformaren aurka

Ataria 2013ko maiatzaren 3a

Adinekoen zentroetako langileak aste osoa protestan daramate, Espainiako Gobernuaren erreforma Gipuzkoako egoitzetan aplikatzeari uko egin, hitzarmen duinak sinatu eta bere horretan onartzea eskatzeko. Tolosaldeari dagokionez, Tolosako Iurreamendi eta Uzturre daude greban, eta Villabonako Santiagok bat egin du mobilizazioekin. Atzo auto ilara egin zuten, eta gaur Donostian manifestazioa egingo dute. Sindikatuen arabera erantzun handia izan dute protestek. e.m.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!