Matematikak jorratzeko teknika eta formula berriak indartzeko asmoz bi hitzaldi antolatu ditu Tolosaldea Goi Mailako Lanbide Heziketa Institutuak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean. Datorren asteartean, hilaren 7an izango dira, Raul Ibañez EHUko Geometria eta Topografia irakaslearen eskutik. Matematikariok herensugeak harrapatzen irakasten al dugu? 17:15ean izango da, eta Paseo matematiko bat hedabideetatik zehar, 19:15ean. 943 65 11 47 zenbakira deituz edo ikasekin@tolosaldea.com-era idatziz eman behar da izena.