Datorren astelehenean, apirilak 29, Kalitatearen kudeaketa ikastaroa hasiko da Tolosaldea GLHIan. 20 orduko ikastaroa langileei nahiz langabetuei zuzendurikoa da, eta doakoa izango da. Lekua badago oraindik, eta izena emateko ikastetxera bertara joan daiteke, edo 943 65 11 47 telefono zenbakira deitu.