Literatura kalean

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko apirilaren 24a

Liburuaren Nazioarteko Eguna izan zen atzokoa, eta Tolosaldean ere, hainbat liburu dendak kalera atera zituzten liburuak; irudian, Tolosako San Frantzisko pasealekuko liburu dendak kalean jarri zuen postua ikus daiteke. Dendetako postu berezi eta deskontuez gain, ordea, Tolosako udal liburutegiak ere jarduera bereziak antolatu ditu; liburuak zozketatuko dituzte hilaren 30ean, apirila osoan liburuak maileguan eraman dituztenen artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!