Atletismoko neskak bosgarren sailkatu dira Euskadiko taldekakoan

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko apirilaren 23a

Tolosa CFek denboraldia ez du espero bezain ondo hasi; mutilek ez diote lehen mailari eutsi

Asteburuan jokatu dituzte, Donostian, atletismoko Euskadiko Taldekako Txapelketako saioak, eta Tolosa CFeko neskek bosgarren postua lortu dute. Mutilek, berriz, bigarren mailan jardun beharko dute hurrengo urtean.

Iaz neskek hirugarren postua eskuratu bazuten ere, taldeko kideek bosgarren postua pozik hartu dute, «talde oso gaztea» baitute. Horrela, Helene Colomoren lana nabarmendu dute batetik, diskoko proban garaipena eskuratuta puntu asko lortu zituelako.

Sailkapen orokorrean, beraz, Atletico San Sebastian izan zen talde irabazlea, 144 punturekin; bigarren Bidezabal taldekoak sailkatu ziren, 138 punturekin, eta hirugarren postua Txindokiko neskek lortu zuten, 118 punturekin.

Tolosaren aurretik, eta beraz laugarren postuan, Super Amara taldeak 114,5 puntu bildu zituen. Tolosako neskek, berriz, 90,5 punturekin bosgarren postua lortu zuten.

Mutilak bigarren mailara

Mutilei dagokienez, bigarren mailara jaitsi ziren: «Jaitsiera oso parekatua izan zen: Tolosak 65 puntu lortu zituen, Txindokik 66 eta Artunduagak 67», azaldu dute.

Maila galduta ere, Tolosa CFko atletismoko taldea itxaropentsu dago, Gipuzkoako txapelketari begira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!