Joxelu Anduezari omenaldia egingo diote

Ataria 2013ko apirilaren 19a

Tolosako Joxelu Andueza zenari omenaldia egingo diote, S. Bernardo Eskaut taldeko kide ohiek eta familiak. Maiatzaren 4an, Uzturre inguruan, 16:00etan, bere omenez pago bat landatuko dute. Ondoren Zerkausian afaria egin nahi dute, 25 euroren truke. Bertara joan nahi duenak apirilaren 26rako dirua sartu beharko du Euskadiko Kutxako honako kontu zenbakian, izena jarriz: 3035 0156 81 1561029974.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!