Tolosako Usabalgo kirol teknifikazio zentroak entrenamendu pertsonalizatuen ordutegia zabaldu eta ikastaro berriak antolatu ditu, osasuna eta errendimendua bereiziz. Lehen multzoan, pilates, abdominal hipopresiboak, eta haurdunaldi ondorengo jarduera fisikoa bezalako ikastaroak antolatu dituzte. Errendimenduari dagokionean, entrenamendu funtzionala, TRX entrenamendua esekiduran,... antolatu dituzte. Informazio gehiago edo izena emateko, bpxtecnificacion.es webgunean sartu behar da, edo 943 67 24 59 telefono zenbakira deitu behar da.