Doako ikastaroak izango dira matematikaren inguruan

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko apirilaren 16a

Raul Ibañez izango da hizlaria datorren maiatzaren 7an, eta izena aurrez eman beharko da

Ikasmina: herriz herri egitasmoaren barruan, matematikaren inguruko doako bi hitzaldi izango dira, datorren maiatzaren 7an, Tolosan.

Pasa den 2012ko abenduan Alberto Coto matematikariaren saioaren bide beretik, maiatzaren 7an EHUn Geometria eta Topografia irakaslea den Raul Ibañez izango da, Tolosan.

Matematikariok herensugeak harrapatzen irakasten al dugu? eskainiko du lehenik, batik bat irakasleei begira, eta jarraian, Paseo matematiko bat hedabideetan barrena saioa eskainiko du, edozein herritarrentzat.

Izena aurrez eman behar da, 943 65 11 47 edo 615 77 56 78ra deituta; ikasekin@tolosaldea.com-era ere idatz daiteke.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!