Diktadura pairatu zuen udal korporazioa omenduko dute

Ataria 2013ko apirilaren 12a

Aste Kultural Errepublikanoaren barruan, bihar, Mikel Errazkinek Los nombres de la memoria, Tolosa 1936-1945 Guerra Civil represión franquista y conculcación de los derechos humanos liburua aurkeztuko du Tolosako udaletxean. Bestalde, Francoren diktadurak kargugabetutako korporazioari eta udal langileei eskainitako plaka bat bistaratuko da udaletxearen atarian.

Memoriaren izenak liburuaren gaztelerazko bertsioaren aurkezpen ekitaldia, 12:00etan hasiko da, eta aurrez, 11:30ean, Errazkinen lana erosteko aukera egongo da, 20 euroren truke. Aurkezpen eguna izaki, %20ko deskontua egingo dutela azaldu dute udaletik.

Aste kulturala Tolosako Foro Errepublikanoak eta udalak antolatu dute elkarlanean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!