Hitzezko tratu txarrak taularatuz hasiko da kultur egitarau berria

Erabiltzailearen aurpegia Itzea Urkizu Arsuaga 2013ko api. 11a, 11:05

Hika Teatro taldeak ‘Hitzak’ antzezlana eskainiko du, bihar, 20:30ean, Leidor aretoan

Klara Badiola, Ainhoa Aierbe, Ane Pinedo eta Jabi Barandiaran aktoreak ariko dira, bihar, oholtza gainean.

Tratu txar emozionalek gidatuko dute, bihar Leidor aretoan ikusgai izango den Hitzak antzezlanaren haria. 20:30ean hasiko da, Hika konpainiaren obra.

Agurtzane Intxaurraga arituko da zuzendari lanetan, eta zuzendariak berak idatzitako testuko pertsonaiak, berriz, Klara Badiola, Ainhoa Aierbe, Ane Pinedo eta Jabi Barandiaran aktoreek interpretatuko dituzte.

Istorioa hiru emakumek kontatuko dute: gazteak, helduak eta zaharrak. Maitasunaren garai desberdinetan daude, eta emakume gazte ezkonberri eta maiteminduaren egunerokoa izango da hizpide. Egunetik egunera, gizonak hitz mingarri gehiago esango dizkio emakume gazteari, eta beste bi emakumeek aholkua eman nahiko diote, jada ezagun zaien egoeraren inguruan.

Sanjoanak bitarteko egitaraua

Udaberriak Tolosan emango duen kultur egitarau zabalaren lehen saioa izango da Hitzak.

Izan ere, San Joan jaien ingurura bitarte, Leidor aretoko eta Topic zentroko oholtzek hartuko dituzte ia ikuskizun gehienak.

Zerkausia eta Trianguloa plaza ere, azoka berezi eta jardueren plaza izango dira, urteroko moduan, eta azkenik, Aranburu jauregiak arteari gordeko dizkio bere txokoak.

Horrela beraz, kulturzaleek izango dute zer entzun, ikusi eta gozatua, urtaro berriarekin batera.

_____________________________________________________________________________

UDABERRIKO KULTUR EGITARAUA TOLOSAN

Apirilak 12, Bihar

20:30. Hitzak antzezlana, Hika taldearen eskutik, Leidorren.

Apirilak 19, ostirala

20:30. Bi arreba. Andoni Egaña eta Xabier Lizaso, Topic zentroko aretoan.

Apirilak 20, Larunbata

18:30. Sialuk hartz txikiaren bidaia Topic-en, En la lona taldearen eskutik, Topic-en.

Apirilak 26, Ostirala

20:30. Benito Lertxundi kantatuz, Et Incarnatus eta Lask abesbatza Leidorren. Kilometroak 2013k antolaturiko saioa izango da.

Maiatzak 3, Ostirala

20:30. Publikoari gorroto, Artedramaren eskutik, Leidorren.

Maiatzak 10, Ostirala

20:30. Para lo que hay que vivir, mejor no morirse nunca Gorka Otxoa eta Carla Hidalgoren eskutik, Leidor aretoan.

Maiatzak 17, Ostirala

20:30. Anje Duhalderen kontzertua, Leidorren, BERRIA egunkariaren 10. urteurreraren harira.

Maiatzak 18, Larunbata

18:30. Munstruak , Topic zentroko aretoan, Zipit taldearen eskutik.

Maiatzak 24, ostirala

22:30. Bonberenea Txaranga eta lagunak, Sakramentinoetako patioan. KMK 2013k antolatuta.

Maiatzak 25, Larunbata

17:00. Hipo eta Tomax pailazoak Leidorren. Minbiziaren Aurkako Elkarteak antolatuta.

Maiatzak 25-Ekainak 2

* Musikaria astea Tolosako Eduardo Mokoroa musika eskolak antolatuta.

Maiatzak 26, Igandea

12:00. Udaberri dantza taldeko ikasleen ikasturte amaierako emanaldia, Leidorren.

Maiatzak 31, ostirala

*Eskolarteko Bertso Txapelketa, Leidorren. Kilometroak 2013k antolatuta.

Ekainak 8, Larunbata

18:30. Erreka Mari, Euskal Herriko azken lamia Topic-en, Txotxongilo taldearen eskutik.

Ekainak 14, ostirala

20:30. Inopias antzezlana Leidorren, Tolosako Tic Tac antzerki tailerraren eskutik.

Ekainak 15, Larunbata

18:30. Kultur etxeko dantza tailerraren emanaldia, Leidorren.

Ekainak 21, ostirala

20:30. Sortuko dira besteak ikuskizuna, Leidorren. Euskal literatura eta musika uztartuko dituen saioa, besteak beste.

Ekainak 24- 30

*Amarozko antzerki astea.

Ekainak 28, ostirala

20:30. Leo Harlem-en ¿Qué hay de nuevo? saioa, Leidorren.

Ekainak 28 eta 29

*Tolosand Blues.

Bestelakoak

Apirilak 18-25. Naturaldia.

Apirilak 18-Maiatzak 11. Ura, ibaiak eta herriak erakusketa Aranburu jauregian.

Apirilak 18-Maiatzak 11. Ines Gonzalez de Zarate eta Loli Pinedo artisten zeramika erakusketa ikusgai izango da Aranburu jauregian.

Apirilak 26. Ipuin txokoa Errota haur liburutegian.

Maiatzak 2-6. Elkartasunezko merkatua.

Maiatzak 9. Oriako barandila Zerkausian.

Maiatzak 16. Bedaio auzoko Harri festa.

Maiatzak 17-Ekainak 8. Elkarrekiko menpekotasunak erakusketa Aranburu jauregian.

Maiatzak 17-Ekainak 16. Juan Gabriel Vic erakusketa Aranburu jauregian.

Maiatzak 18-19. Bedaio auzoko kultur astea.

Maiatzak 18. Museoen Nazioarteko eguna.

Maiatzak 19-25. Ahora! astea.

Maiatzak 24. Ipuin Txokoa Errota hau liburutegian.

Maiatzak 25. Txapin festa.

Maiatzak 31-Ekainak 2. Artisautza azoka ikusgai izango da San Frantzisko pasealekuan.

Ekainak 1. Lore eta landare azoka.

Ekainak 2. Tolosako Musika Bandaren irteera.

Ekainak 9. Alarde Napoleonikoa.

Ekainak 15. Sanjoanetako azoka berezia.

Ekainak 24. Tolosako Musika Bandaren San Joan eguneko kontzertua.

Ekainak 21-25. San Joan jaiak.

Ekainak 28. Sexu Askapenerako Nazioarteko Eguna.

Ekainak 28-30. San Pedro jaiak Urkizu auzoan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!